Espazioen Erabilpena

museoa panoramikoa

Makina erremintaren museoak erakusten ditu XX. mende hasierako aintzindariek sortutako makina esanguratsuenak mekanizazio lantegi
batean. Gainera, errementeria ere badu, Debarroan zeuden lantegien moduko baliabideekin hornituta.

Instalazioak eta makinak mugimenduan izanik, industri sektore honen jatorria eta eboluzioa ulertzea ahalbideratzen du. Aukera paregabea fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuak,
deskribapen teknikoak eta mekanizazioeragiketen adibide praktikoak behatzeko.

HerreriaNahi izanez gero, Museotik eta errementeritik egindako bisita
gidatu batekin amai dezakezu zure ekitaldia, non makinen
erakustaldi tekniko-praktikoa ikusteko aukera izango duzun.

Museoa aparteko eraikin batean dago, eta industriaren hedapena bultzatzen duen eremua ez ezik, eztabaida-topagunea eta elkargunea
izan nahi du. Kongresuak, bilerak, mintegiak, ekitaldi kulturalak, catering zerbitzuak, eta abar burutzeko izaera berezia duen lekua.

Gune paregabeaSala multimedia

Multimedia gela:

  • Konferentziak: gehienez 25 pertsona.
  • Bilera: gehienez 15 pertsona.
  • Catering: gehienez 100 pertsona (erdiko habeartea).
  • PC eramangarriak jartzeko konexioak.
  • Kanoi erretroproiektorea eta proiekzio-pantaila.

 

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko jarri kontaktuan:

Makina Erremintaren Museoa
Azkue auzoa, 1 • 20870 ELGOIBAR • Gipuzkoa
Tel.: 943 74 84 56 • Faxa: 943 74 41 53

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies