Etiketaren artxiboak: Musika

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak kontzertua emango dute Makina Erremintaren Museoan ekainaren 26an.

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1etik aurrera kultur jartuerak antolatzeko baimena eman ondoren, herriko musikariei laguntzeko helburuarekin, Elgoibarko semea den Jon Gurrutxaga musikaria eta bere bikotekide artistikoa Urbil Artolaren kontzertua eskeiniko degu Makina Erremintaren Museoan.

Jakinekoa da pandemia honen eragin kaltegarria denok pairatu behar izan dugula, baina egia esan kulturgintzan gabiltzanontzat, artista eta teknikarientzat bereziki egoera gogorra da bizitzen ari garena, uda bait da kultur ekintzen garai oparoena eta jende multzo handiak ezin elkartzeak demaseko kaltea suposatu baitigu.

Hori dela eta, Museoak Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua antolatu du ekainaren 26rako, ostiralerako, 20: 00etan. Sarrera 5 €-koa izango da. Ekainaren 26a baino lehen sarrera aurrez erostea komenigarria da, edukiera 35 lagunentzat baino ez baita. Museoan bertan erosi ahal izango da, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era. ( T. 943 74 8456 – M. 648227488  eta eposta: museoa@museoa.eus).

Hasiera batean eta eguraldiak laguntzen badu, kontzertua aire zabalean izango da. Estreinekoz kontzertuaz gozatzera datorrenak gune natural eta lasaian musikaz gozatzeko aukera izango du. Eguraldi txarra egingo balu, museoaren barrukaldean izango da kontzertua.

Segurtasun-neurri zorrotzak.

• Sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira. Museoak gela jarriko du.

• Nahitaezkoa izango da maskara sarreran aurkeztea kontzertuaren esparrura sartu ahal izateko. Maskara nahitaez erabili beharko da 2 metroko distantzia gorde ezin bada (etxetik ekarri beharko da).

• Kontzertuaren ondoren dena garbituko da.