Etiketaren artxiboak: museoa

Izugarrizko arrera ona izan zuen pasa dan ostiralean Museoan izan zen Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertuak

2020ko ekainaren 26an Makina Erremintaren Museoan Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua

Bideoa ikusi

Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak Museoan eman zuten, joan den barikuan, konfinamendu osteko beraien lehen zuzeneko emanaldia. Aforo mugatuak, maskaren erabili beharrak, eserlekuen arteko distantziak ez zuten kontzertuko giroa hoztea lortu. Bertan egoteko aukera izan genuenak biziki disfrutatu ahal izan genuen Museoko espazioan bi artista haundi hauek eskeinitako kontzertu paregabeaz. Intimitatean, bonbila apur batzuen argipean eta gure aitzindariek ekoiztutako makinen babesean Jon eta Urbilek beraien onena eskeini ziguten. Eskerrik asko bikote!

Oharra: kontzertuak izandako arrakasta ikusita, irailerako bigarren kontzertu bat egitea aztertzen ari gara. Jada itxaron zerrenda osatzen ari gara beraz interesa duenak 943 748 456 zenbakira deitu dezala edo museoa@museoa.eus helbidera idatzi dezake.

Ez galdu aukera! Ez zarete damutuko eta!