Etiketaren artxiboak: KOOPERATIBISMOA

Etb1eko “Izan Ginelako” saiorako irudi grabaketak museoan

Jesus Larrañaga, ULGOR enpresako sortzaileetako bat eta Jose Mª Arizmendiarreta apaiza museoan grabatutako irudietan.

Atzo gauean, 22:30ean, ETB1en, Fagorren aitzindari izan zen Arrasateko Ulgor lantegiaren historia ezagutu ahal izan genuen ”Izan Ginelako” saioan, Josune Ariztondoren eskutik.

IKUSI SAIOA

Arrasateko lanbide eskolako bost ikasle ohiren ibilbidea eta Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren ekarpenak ditu ardatz nagusi bezela. Jesus Larrañaga Lizarralderen biloba Nagoreren begietatik kooperatibismoaren oinarria eta Mondragon Esperientziaren jarduera ezagutzeko aukera eskeintzen digu programak.

Munduko kooperatiba talde handienaren hazia erein zuten gerraostean. Etxetresnak egiteko Gasteizen tailer txiki bat erosi zutenetik hasi eta Mondragon korporazioa bihurtu arteko ibilbidea eta eman zituzten pauso guztiak azaltzen ditu saioak.

Saioan Makina Erremintaren Museoko mekanizazio tailerrean grabatutako irudiak ikusi daitezke.