Etiketaren artxiboak: Industrian

‘Emakumeak industrian’ argazki-erakusketa Museoan azaroaren 16an

Emakumeak industrian jokatu duen papera gizarteratzeko helburuarekin Emakumeak industrian izeneko argazki-erakusketa antolatu dugu, Kutxa Fundazioak babestuta. Azaroaren 16an inauguratuko dugu, eta egun horretan bertan bi bisita gidatu egingo ditugu Nerea Alustiza historialariarekin. Euskarazkoa 11:00etan izango da eta 12:30ean gaztelerazkoa. Ordubetekoak izango dira bi saioak. Gehienez 20 lagunentzako lekua egongo da, aurrez izena eman behar da museoa@museoa.eus helbidean. Bisitak doan dira.