Etiketaren artxiboak: BILERAK

Espazioen erabilera

Ekitaldiren bat antolatu nahi al duzu Museoan?

Makina Erremintaren Museoak era guztietako ekitaldi eta aurkezpenak egiteko espazio paregabea du. Espazio hau ekintzaren bat egin nahi duten erabiltzaile guztientzat dago erabilgarri. Erabiltzeko moduan dagoen tarteei eta tarifei buruzko argibideetarako, 943 74 84 56 telefono-zenbakiarekin jar zaitezke harremanetan, edo museoa@museoa.eus helbide elektronikora ere idatzi diezagukezu.

Mekanizazio tailerra

Aforoa: 100 pertsona. Azalera: 210m2.
Baliabideak: wifia.

Erdi aroko aretoa

Aforoa: hasta 20 pertsona.
Azalera: 80 m2.
Baliabideak: wifia.

Reuniones Conferencias
 Patxi Aldabaldetrecu aretoa

Aforoa: hasta 40 pertsona. Azalera: 80m2.
Baliabideak: wifia,  PCrako konexioa, proiektorea,
pantaila eta arbela.

Sigma aretoa

Aforoa: hasta 20 pertsona. Azalera:40m2.
Baliabideak: wifia,  PCrako konexioa, proiektorea, pantaila eta arbela.

Makina erremintaren museoak erakusten ditu XX. mende hasierako aintzindariek sortutako makina esanguratsuenak mekanizazio lantegi batean. Gainera, errementeria ere badu, Debarroan zeuden lantegien moduko baliabideekin hornituta.

Instalazioak eta makinak mugimenduan izanik, industri sektore honen jatorria eta eboluzioa ulertzea ahalbideratzen du. Aukera paregabea fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuak, deskribapen teknikoak eta mekanizazioeragiketen adibide praktikoak behatzeko.

Nahi izanez gero, Museotik eta errementeritik egindako bisita
gidatu batekin amai dezakezu zure ekitaldia, non makinen
erakustaldi tekniko-praktikoa ikusteko aukera izango duzun.