Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko aitortza instituzionala

Udalak Elgoibarko makina erremintaren eragilee izandako enpresa, ikastetxe, erakunde eta pertsonei aitortza egin die ekitaldi ireki batean.
20140430 Mendeurrenaren Makina Erremintaren aitortza
Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko aitortza instituzionalaren ekitaldiko partaideak, Bolatokiko parkean.

Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko egitasmoekin jarraituz, apirilaren 30ean eguerdian Udaletxeko Pleno Aretoan errekonozimendu instituzionala adierazteko ekitaldia burutu da, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea, Arantza Tapia Industria Sailburua, Jon Peli Uriguen Berrikuntza Diputatua, Antxon Lopez Usoz AFMko Presidentea eta Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkariaren parte hartzearekin.

Mendeurrenaren oroigarri gisa, udal adierazgarri batzuk eman zaizkie AFMri herriko sektoreko enpresei eta lanbide heziketako ikastetxeei. Gainera, Udalak herriko Makina-Erremintaren historia berreskuratzeko ahalegina egin duten herritarren taldeari bere esker ona adierazi dio.

Ondoren, Makina-Erreminta Museoko Zuzendariak, Pedro Ortuondok, Giza Eskubideen parkean eta bolatokian jarritako makinen erakusketa azalduko du eta horien inguruan antolatu diren hiru ibilbide ere azalduko ditu. Ibilbide horietan, sektoreko lehenengo enpresak non kokatzen ziren ezagutzeko aukera izango da; halaber, herriko eraikin zibilak eta erlijiosoak ezagutzeko aukera ere eskainiko da.

Aurreskua eta zinta moztearen ondoren, famili argazkia egin da Bolatokiko parkean.

Informazio gehiago:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies