Makina-Erremintaren Museoak olagizonak, forjariak eta Elgoibarko egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zaitirik handiena hartu eta denok onartzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.
Bertan dauden makinak mugimenduan izanik, modu bakarrean aurkezten dira, fabrikazio prozesuak, deskribapen teknikoak eta mekanizazio adibide praktikoak. Gainera, belaunaldi gazteeri fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuen jatorri eta eboluzioa modu didaktikoan erakusteko ere balio du.
Museoaren Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 8:00 -13:00 eta 14:30 -17:30
Larunbatetan eta igandeetan, jai-egunetan, zubietan
eta urtarrilaren 17 eta 18an itxita
Abuztuan: Itxita
(Arreta 943 74 84 56 telefonoan)
Sarrera
2€. Doan 10 urtetik beherakoentzat (pertsona nagusi batekin), eta museoko lagunentzat