Martxan da ‘Bizilabe’, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa butzatzeko gunea

Elgoibarko Bizilaben eskolaz kanpoko programa izango da urritik aurrera eta ikasturte osorako. Gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute, arloko profesionalen eta adituen laguntzarekin.

Urriaren 4an egin zuten lehenengo tailer teknologikoa, Makina-Erremintaren Museoan, eta 11 eta 14 urte arteko gazteek parte hartu zuten bertan. Ikasleak bi taldetan banatuta ari dira eta bariku honetan ere elkartuko dira, museoan: 2008-2009. urteetan jaiotakoak, 17:00etatik 18:30era elkartuko dira, eta 2006-2007. urteetan jaiotakoak, 18:30etik 20:00etara.

Ikasturte osorako programa da Bizilabe eta bigarren taldean oraindik badago ikasle gehiagorentzako lekua (Sartu hemen izena emateko). Lehen taldean plaza guztiak beteta daude.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.