Makina Erremintaren Museoaren irekiera ekainaren 1ean

Alarma egoera bitxi honen ostean, gure ateak berriro irekitzeko momentua iritsi zaigu.

 

Hona hemen hartutako neurri garrantzitsuenak:

Segurtasun neurriak:

• Pertsonen arteko 2 metroko distantzia errespetatu beharko da.
• Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira. Museoak sarreran ipiniko du gela.
• Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da (norberak etxetik ekarri beharko du).
• Garbiketa-maiztasuna handitu dugu.

Bisitak:

• Museoa bisitatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10.00-13:00etara. Museoa goiz eta arratsaldez irekita egon arren, arratsaldez publikoari itxita egongo da ekaineko lehen hamabostaldian.
• Bisita gidatuak: gutxienez 4 pertsonako taldea osatu beharko da eta gehienez 10 pertsona.
• Museo barruan 20 bisitari baino gehiago ezingo da egon momentu berean bisita egiten.
• Bisita gidatua norabide bakarrekoa izango da, pertsonak gurutzatu ez daitezen.
• Bestalde bisita modu librean ere egiteko aukera dago (gehienez 10 pertsona).
Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz.

Hitz orduak aldez aurretik 943748456 telefonora deituta edo museoa@museoa.eus emailera idatzita egitea gomendatzen da.

Esku zabalik hartuko zaitugu museoan. Eskerrik asko.

INFORMAZOA GEHIAGO:
Bea Ansola Garate
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko Zuzendaria
T. 943 748456

museoa@museoa.eus
www.museoa.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.