Zer da Makina Erreminta bat

Makina Erremintako Industrien Kooperazio Batzorde Europa-rrak (CECIMO) honela definitu zituen metalak lantzeko makina-erremintak 1958an:

“Txirbil-harroketaz, urraduraz, talkaz, presioz, prozedura elektrikoz edo aurreko metodoak konbinatuz, eta kanpoko energi iturri batek eraginda, metalak konformatzen dituzten makina ez-eramangarriak”.

Makina erreminten bidez soilik fabrika daitezke beste makina batzuk eta osagai metalikoak, baina beharbada ezaugarri nabarmenena honako hau izango da: auto-erreproduzitzeko ahalmena duen bakarra dela. Merkatuan dauden makina, osagai eta metalezko produktu guzti-guztiak makina-erremintak erabiliz egindakoak dira.

Gure fabrikatzaileek Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartean (AFM) dute euren bilgunea, eta elkarte honek Donostian du egoitza. AFMren bidez, gure fabrikatzaileek Makina Erremintako Industrien Kooperazio Batzorde Europarraren (CECIMO) zuzendaritzan parte har-tzen dute eskubide osoz. CECIMOk Brusselan du egoitza 1962ko apirilaren 13az geroztik.

Tamaina, pisu, doitasun-maila eta abarren arabera sailkapen mota ezberdinak dauden arren, CECIMOren definizioan oinarrituz eta bere sailkapen-irizpideak kontuan hartuz, makina-erreminten ezohiko sailkapen bat egin dugu. Sailkapen honekin, liburu honen edukiari marko orokor bat jarri nahi izan diogu, hain zaila eta konplexua (eta beharbada polemikoa) den gaiari tratamendu duin bat eman nahian.

Makina-erreminten fabrikazioa bi alorretan banatzen da:

  • Txirbil-harroketazko makinak:
    • Erreminta metalikozko mekanizazioa.
    • Urradurazko eta fenomeno elektrikozko mekanizazioa.
  • Deformaziozko eta ebaketazko makinak:
    • Presiozko eta talkazko deformazioa.
    • Presiozko ebaketa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies