Tailer mekanikoak

XIX. mendean sortutako fabrika guztiek konponketak egiteko tailer mekanikoa zuten, ordezko piezak egiteko beharrezko makina-erremintez hornituta, aipagarrien artean tornu paraleloak, fresatzeko makina orokorrak, karraskatzeko makinak eta zulatzeko makinak.

Talleres Eguren (Bergara / Gipuzkoa)
Talleres Eguren (Bergara / Gipuzkoa)

Denborak aurrera egin ahala, enpresa hauetan trebatutako ofizialak tailer txiki osagarriak jartzen joan ziren, erremintak egin, ordezko piezak mekanizatu eta makinak konpontzera dedikatu ziren enpresak, hain zuzen. 1900etik aurrera, bilakaera natural baten ondorioz, Euskal Herria eta Katalunian kokatutako enpresa hauetako batzuk makina-erremintak egiten hasi ziren, lehenengo fabrikatzaile ingelesak hasi eta handik urte askotara hain zuzen. Hori dela eta, normala zen desfasea egotea hemengo industria eta herrialde industrializatuen artean. Beraz, ondorengo kapituluetan azalduko dugun bezala, makina-erreminten fabrikatzaile moduan gure historia mende hasieran hasi zen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies