1995 – 2007

1990. hamarkadako erdialdean, hazkuntza- eta hedapen-garai berri bat hasi zen sektorearentzat, eta Espainia makina-erreminten industriako portzentajezko hazkuntza handienetakoa zuten herrialdeen artean kokatu zen. Gauzak horrela, ekoizle nagusienen artean zortzigarren postua lortu zuen, eta Europar Batasuneko herrialdeen artean hirugarrena.

1994ko erdialdean astiro eta pixkanaka hasitako hedapenezko garaian, sektoreak inbertsio ahalegin garrantzitsuari ekin zion berriro, batez ere, garapen eta berrikuntza teknologikoari dagokionez. Arlo horretara guztizko ekoizpenaren % 5eko balioa zuten baliabideak zuzentzen ziren.

Aldi horretan, makina-erreminten ekoizpena eta esportazioa asko hazi zen, eta 1990eko markak hausteraino iritsi zen, baita pezeta konstantetan ere. Nahiz eta 1999. urtea moderaziozkoa izan zen hedapen-joerari dagokionez, azpimarratzekoa da garai horretan gehien hazi zen sektoreetakoa izan zela, bai proportzionalki, bai herrialde ekoizle nagusienekin alderatuta, mundu-mailako zifrak 1990. urteko mailetara heltzeko oso urrun zeuden arren.

Espainia makina-erreminten munduko zortzigarren herrialde ekoizlea izatera pasatu zen, eta bederatzigarren herrialde esportatzailea.
Hedapen-aldi horretako gertaera nabari moduan, 1996an AFM sortu zeneko 50. urteurrena ospatu zela aipatuko genuke, eta, aldi berean, Donostiako Parke teknologikoan egoitza sozial berria inauguratu zuela. Bere jarduera ere areagotu egin zen CECIMOren (Makina Erremintako Industrien Lankidetzarako Europako Batzordearen) barruan, non Lehendakaritza izateaz gain, herrialde kide bakoitzari dagokion txandaren arabera, Lehendakariordetza iraunkorretako bat bereganatu zuen, makina-erreminten ekoizpenean Europako herrialde nagusienetakoa izateagatik. Gaur egun, 2008an, erakunde horretako agintaldi berri bati egiten ari zaio aurre.

2001. urteak sektoreko ekoizpen-mailarik altuena ezarri zuen 990 milioi eurorekin. 2002ak, ordea, egun dagoen eta mundu-mailakoa den eskariaren uzkurduraren hasiera ekarri zuen, zeinetan herrialde ekoizle nagusienak ere sartuta dauden. Nazioarteko ziurgabetasun eta uzkurdura ekonomikoaren hainbat faktorek azaltzen dute mende berriaren lehendabiziko urteotako egoera.

2002an makina-erremintaren sektoreko beste krisialdi bati eman zitzaion hasiera. Krisialdi berri horrek hiru urtez herrialde guztiei eragin zien asiarrei izan ezik, Txinaren tiraldi gogorrari esker, zeian munduko inportatzaile eta kontsumitzaile nagusiena izatera pasatu zen. Japon, Taiwan eta Korea Txinarekiko zuten hurbiltasun-egoeraz eta merkatu txinatarrean zeukaten ezarpen hobeagoaz baliatu ziren krisialdia saihesteko; ondorioz, beren ekoizpenen zati handi bat merkatu hartara zuzendu zuten.

Europar Batasuneko herrialde ororen moduan, Espainiak jaitsierak izan zituen makina-erremintaren barne-kontsumoan, eta, horregatik, ezin izan zuen ekidin ekoizpenak ia % 20an behera egitea, baina 1990eko hamarkada hasierako krisialdian izandako laztasunik gabe.

2004. urte amaierak hurrengo urteetan gorpuztuko zen berreskurapenaren hasiera ekarri zuen. Inbertsio handia egin zen berriro sektorean, eta Autopulit, Juaristi, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Orni, Goratu, Danobat Sierras, Soraluce, Lantek, CME, Goimek, Ibarmia eta Danobat Taldeko HiMach enpresen ekoizpen-lantegi berriak azaldu ziren. Inbertsio horiek ekoizpenerako ekipamenduan egindako beste inbertsio garrantzitsu batzuekin batera eman ziren, zeintzuek ekoizkortasun-hobekuntzak ekarri eta hurrengo urteetarako sektorearen hedapena ziurtatu zuten.

2006an 2001eko ekoizpen-errekorra berdindu zen ia-ia, eta sektorean lortutako gehienezko esportazio-markak gainditu ziren. 2007a, oro har, urte ona izan da, makina-erreminta sektorean inoiz lortu diren ekoizpen- eta esportazio-markarik onenak eskuratu baitira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies