1975 – 1985

Sektorearen garapenean hurrengo etapa 1975. eta 1985. urteen artean koka daiteke, 1973an piztutako petrolioaren krisialdia eta mundu guztian zehar sortutako teknologia- eta ekoizpen-aldaketa garrantzitsuak atzeko-oihal gisa izanik. Eskaria hautakorragoa bihurtu zen lehiakortasunaren bila, sektoreko enpresak berrantolatu eta berezitu egin ziren, eta esportazioa faktore estrategikoa izatera pasatu zen, guztizko ekoizpenaren % 50 baino gehiago kanpoko merkatuetara bideratzen baitzen.

Aldaketa sakonen etapa izan zen hura hainbat aspektutan, petrolioaren lehendabiziko krisialdi larriak, Ekialde Hurbileko gatazkakortasuna presente zegoela, ekoizteko modu tradizionaletan, kostuetan, lan egiteko metodoetan eta ekoizpen-teknologietan erabateko aztoramena eragin zuelako. Azken horiei dagokienez, makinen automatismoak ezartzeko lasterketa areagotu egin zen Zenbakizko Kontroleko (ZN) aplikazioen bidez.

Guzti horren berrantolaketak zera eragin zuen: enpresa asko desagertzea, zuzeneko eta zeharkako enplegua murriztea, eta krisialdia gainditzeko erakundeek bultzatutako laguntzen eta berregokitze-programen beharrizana egotea. Azken bi horiek Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) berak sustatu zituen. Oso gauza esanguratsua izan zen 1985ean makina-erremintak ekoizten zituzten enpresak 140 izatea, eta 1960an, berriz, 267.

Espainiar merkatuko makina-erreminten eskaria nabarmenki jaitsi zen, 1975ean izandako 17.712 milioi pezetatik (106.451.254 €), 1978an izandako 12.582 milioi pezetara (75.619.343 €) igaro baitzen. Hau da, hirurteko horretan % 29ko jaitsiera gertatu zen (pezeta arruntetan balioetsitakoa). Enpresen eta, oro har, sektorearen erantzuna esportatzeko ahalegina areagotzea izan zen. Gauzak horrela, 1975ean guztizko ekoizpenaren % 30 esportatzen bazen, 1980an kopuru hori % 65eraino igo zen. Gainera, esportatutako produktuek balio erantsi gehiago zuten, makinen hobekuntza teknologikoak zirela medio.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies