1960 – 1975

Ullastres eta Navarro Rubiok zuzentzen zuten teknokrata-taldearen 1959ko egonkortze-planak eragindako krisialdia behin igarota, espainiar ekonomiak hedapen handia izan zuen. Horrela, 1960ko hamarkadan, % 7tik gorako hazkuntza izan zuen ekonomiak, eta, zehazki 1961, 1962 eta 1963. urteetan BPGda % 10 igo zen.

Ekonomiaren aldeko egoera horrek eta esportazioan izandako bultzadak sektoreko enpresa berrien sorrera faboratu zuten. Amerikar eta europar ekonomien une gozoarekin batera eman zen, eta horrek makina-erreminten nazioarteko ekoizleen emate-epeak luzatu zituen. Ondorioz, Bilbon ospatutako Makina Erremintaren 1. Azokan nabarmena izan zen erosleen presentzia. Bertan, erakutsitako produktuen kalitate-prezio erlazioa ona zela ikusi ahal izan zuten, eta, horri esker, gure makinak erosteari ekin zioten hamarkada osoa iraun zuen epealdian zehar.

1959-60 biurtekoan, ia ehun enpresek ekin zioten makina-erremintak ekoizteari. Urte horietan martxan jarritako enpresak, hein handi batean, gaur egun daudenen muina izan ziren. Sektorea 267 enpresa izatera heldu zen, eta horien inguruan industria laguntzaile berezitua jarri zen abian atalak eta zatiak hornitzeko. Horrek guztiak 15 urteko epealdian ekoizpena 10 bider haztea ekarri zuen ondorio gisa.

Aldi horretako gertaera garrantzitsuenetako gisa 1961ko maiatzean Bilbon ospatu zen Makina Erremintako 1. Azoka aipatuko genuke, eta baita Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko (AFM) Zuzendaritza Batzordeak CECIMOren (Makina Erremintako Industrien Lankidetzarako Europako Batzordearen) parte izateko akordioa sinatzea ere. Batzorde horretan sartu ostean, Europako azoka nagusietan ohikotasunez parte hartzeko prestaketak hasi ziren, eta, aurrerago, baita EMO deritzon mundu-mailako lehenengo azokan aritzeko ere, zeina Parisen izan zen 1973. urtean. Azoka hori CECIMOk antolatu eta babestu zuen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies