Industrializazioa

1848tik aurrera etorkizuna itxaropentsu ikusten zenez, zenbait enpresa kataluniarrek lurrun-makinak egiteko tailer mekaniko garrantzitsuak jarri zituzten. Jordi Nadal i Oller-en argitaratutako datuen arabera La Maquinista Terrestre y Marítima-k 1856 eta 1900 urteen arteko tartean 550 lurrun-makina finko merkaturatu zituen, guztira 28.000 ZP-ko indarra zeukatenak; eta itsasorako 59 lurrun-makina 99.256 ZP-koak.
Lurrun-makinak, untzi metalikoak eta lokomotoreak fabrikatzeko aurreikuspenak ez ziren bete, eta, ondorioz, gehiegi zituzten. Arazoari aurre egiteko enpresa eraikuntza metalikoak egitera bideratu zen, eta zubi zein eraikuntza metaliko eraikitzaile nagusi bihurtu zen.

Central electrotérmica - Hros. de Ramón Mugica (Donostia)
Zentral electrotermikoa – Hros. de Ramón Mugica (Donostia)

Bilbon ondorengo enpresa garrantzitsuak jarri ziren mar-txan: Astilleros del Nervión 1888an, Talleres de Deusto 1891n, Basconia 1892an, eta urte horretan bertan Tous-ek, La Maquinista-ren sortzaileetako batek, beste bazkide ba-tzuekin batera Talleres de Zorroza sortu zuen. 1900ean Euskalduna sortu zen, itsasontziak egin eta konpontzera dedikatuko zen enpresa. 1861ean Beasainen egur-ikatzeko Labe Garai bat jarri zen Fábrica de Hierros San Martín delakoan. Recosta eta Vergara Jaureguik 1869an zerrailagintzako tailerra jarri zuten. 1901ean labe garai bat jarri zuten Bergaran, eta 1960an Cerrajera Guipuzcoana-rekin elkartu eta Unión Cerrajera sortu zuten Arrasaten.

Enpresa hauekin makinismoa aplikatu zen; alde batetik, makina-erremintak erabiliz produkziorako bide moduan; eta bestetik, bai konponketak eta mantenimendurako beharrezko tresnak jarriz enpresan. Makinak erabiltzen eta konpontzen ofizial gaituak trebatzen ziren.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies