Aurrekariak

Estatuan makinismoaren hasierako urteetan (Kataluniako ehungintzan 1840tik aurrera), energia iturria lurrun-makina izan zen, baina ikatza prezio leihakorretan lortzea ezinezkoa zen. Erregai honen arazoaren ondorioz (Euskal Herria edo Katalunia bezalako inguru industrialetan ez zegoen horrelako arazorik), 1850 inguruan ahal zen neurrian baliabide hidraulikoak erabili zituzten, Fourneyron-en turbinaren garapenari esker errendimendu altuak lortu baitzituen, energia erabilgarriaren %75 eta %90 artean. Baina energia hidraulikoak bere mugak zituen kokalekuari zegokionez, industriak ur emarien ondoan egon behar baitziren. Hori dela eta, arazoa ere izaten zen agorraldietan funtzionamendu erregulartasunik ez baitzen izaten, hala, bada, aipatutako inguruko fabrika askok lurrun-makina izaten zuten.

100000000000030100000190D933453A
Boinas Elosegui (Tolosa/Gipuzkoa)

Espainiako turbinen %50 Euskal Herria eta Katalunia artean zegoen. Hori dela eta, zenbait turbina enpresa sortu ziren  turbinak egin eta konpontzeko. Katalunian, sortzez Geronakoa izan arren, 1906an Bartzelonara joan zen Construcciones Mecánicas y Eléctricas enpresan (aurretik Planas, Flaquer y Cía) 1.200 turbinatik gora egin zituzten, guztira 80.000 ZP-rekin. Beste fabrikatzaile batzuen produkziorik ez dugu ezagutzen baina badakigu fundizioa eta mekanizazio lanak egin eta muntatzeko tailerrak zituztela, besteak beste, Eduardo Fosey y Cía Lasartekoak (Gipuzkoa), Echeverría y Cía Pasai Antxokoak eta Antonio Averly Zaragozakoak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies