Armagintza

Armagintzan, Debabarrenean, 1860tik aurrera makina-erremintak jartzen hasi ziren. Transmisio orokor bidez jartzen zituzten martxan, eta energi iturri gisa lurrun-makina erabiltzen zuten, edota enpresa batzuek energia hidraulikoa ere bai txandaka-txandaka.

La Euskalduna (Soraluze-Gipuzkoa)
La Euskalduna (Soraluze-Gipuzkoa)

1870 inguruan, Eibarko Orbea Hnos etxeak lehenengo tornu mekanikoa inportatu zuen. Tornu hori Miguel Orbeak, sortzaileetako baten semeak ibiltzeko inportatu zuen, Birminghan-en hezi ondoren, tornulari izena merezi izan zuen lehenengo gizona. 1885ean Mateo Orbeak kanoi biragarriak brotxatzeko teknologia sartu zuen Eibarren, Liejatik inportatuta. Garai honetan Eibarren hiru tailerrek bakarrik zituzten makina-erremintak: Orbea Hnos, Charola y Anitua, eta Larrañaga, Garate y Cía enpresek, hain zuzen ere. Julián Echeverria, Armeria Eskolako zuzendari izandakoak egindako deskribapenaren arabera dakigu 5 ZP-ko lurrunezko motorra erabiltzen zutela. Motor horrek transmisio bidezko eragintza zeukan eta kanoiak tornea-tzeko bi tornuri eragiten zien (sekzio triangeluardun bankadadunak) transmisio orokor bidez Ingalaterran egindako bankada laudun tornu mekaniko horizontala, berton egindako barrenatzeko makina horizontal bat,  eta bat edo bi Liejako JASPAR markako fresatzeko makina.

Sarasqueta (Eibar/Gipuzkoa)
Sarasqueta (Eibar/Gipuzkoa)

1874an, Soraluzeko armagintzako La Euscalduna enpresako inbentarioaren arabera, produkziorako baliabide ugari zituzten, besteak beste 120 makina-erreminta, tornuak, barrenatzeko makinak eta fresatzeko makinak izanik aipagarrienak. Energia sortzeko lurrun-makina horizontal bat, 25 ZP-ko bi galdara, 9 ZP-ko  gurpil hidrauliko bat eta 7 ZP-ko beste bat zituzten. Makinak higitu, berriz, 300 bat metroko luzerako transmisio bidez higitzen zituzten, diametro ezberdinetako 307 polearekin eta brontzezko kojineteak zintzilikatzeko 123 paretako euskarrirekin. Makina instrumentalen atal bat ere bazegoela aipatu behar da, tamaina ezberdinetako tornuak, eta arrabotatzeko makinekin, horietako bat fresak egitekoa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies