Historia

Elgoibarren sorrera edo fundazioa, Villamayor de Marquina izenarekin izan bazen ere, Valladoliden emandako Hiri-Gutun baten bidez geratuta zen, bi hektarea inguruko azalera lau batean, 1346ko abenduaren 20an, Alfonso XI. Erregearen eskutik. Horrela bertako biztanleen eskariei erantzuten zien, harresidun hiri batekin gaizkileen etengabeko inbasioetatik eta oinaztarren eta ganboarren arteko borroketatik babestu ahal izateko.

museoa_historia_01

126 urte igaro behar izan zuten hiria fundatu zenetik, 1472ko Abenduaren 3an Zestuan egindako Batzar Nagusiek, bertako biztanleen nahiari amore emanez, bere hasierako izena gaur egungoarekin ordeztea erabaki zuten arte. Horrela, hiriak, eraiki zeneko lekuaren betidaniko izena hartu zuen izentzat.

Amerikaren aurkikuntzak garrantzi itzela eduki zuen, asko izan baitziren “Indietara” joandako elgoibatarrk, diru-bila batzuk eta abangelio zabaltzera beste batzuk.

Bestalde, Elgoibarko hiriak duen kokapenak, Deba ibaiaren eta beronen ibaiadar batzuen ondoan, baso ugariz jositako paraje batean eta merkataritzabide estrategikoan- debako Portua Gasteizekin eta Espainiaren barrualderarekin lotzen zuen bidean hain zuzen -kokatua egoteak, izugarrizko eragina eduki zuen iraganean elgoibartarren iharduera ekonomiko eta industrialetan.

museoa_historia_04

16 burdinola gutxienez egon izan ziren Elgoibarreko jurisdikzioan, gerrarako arma eta hornizioen beharrak eraginda batez ere, eta horrek merkataritza-trafiko gogorra sortzen zuen Somorrostrotik iristen zen “burdin bizkaitarraz” jabetzeko eta baita inguru horietan lortutako produktuak kanporatzeko edota barnekaldetik zetozenak atzemateko ere.

Armaginzta ere garrantzi handiko kontua izan zen bailara horretan nebdetan zehar, Elgoibar nolabait burdinlanginztan edo forjatuan espezializatu baldin bazen ere. Esan beharra dago elgoibartarrak burdinsaregintzan nabarmendu zirela, ugari baino ugariagoak izanik Elgoibarko artista burdin-saregileen maisu-lanak erakusten dituzten eliza, kapera eta jauregiak inguru osoan zehar.

Guzti horrekin batera aipatu behar da “San Pedroren fabrika” martxan jarritzea -1877ko Uztailaren 29an inauguratu zen-, egurrikatzarentzat bi labe garairekin, horrek burdinolen betidaniko ihardueara itzultzea ekarri zuelarik, horrelakorik ez baitzen bakar bat ere geratzen Gipuzkoan 1870eko hamarkadaren bukaeran.

museoa_sanpedro_03

Zertxobait geroago, XX. mende aurreneko urteetan ekiten zaio makina erreminten fabrikazioari Eulogio Estartak eta Jose Leon Ciarán-ek osatu zuten sozietatean, 1913. urtean hasi baitziren arma-industrientzako daratuluak eta pedazleko tornuak egiten, bertako langileek burdingintza-lanetan zuten trebetasuna aprobetxatuz.

museoa_historia_02

Iharduera horrek makina erreminten gure fabrikazioa osoaren gune nagusi bihurtu du Elgoibar, metaletan egindako lanetarako, eta bertatik atera den esportazio-iharduerak guztiz ezaguna egin du gure herria hainbat herrialde garatutan, iharduera honetako sinbolorik behinena bihurtzeraino Estatu mailan.

Eta aipatutako historia hori izan da, hain zuzen ere, gure orainaldiko eta baita gure etorkizuneko zutabea. Orain ez dago jada begibistakoa den atzerapenik, baizik eta gure teknologian, giza baliabideen formazio aurreratuan, kudeaketa teknika berrien aplikazioan eta internazionalizazio prozesu jarrai batean oinarritutako etorkizun oparoa, estrukturen hobekuntza batekin eta, ondorioz, lehia hazkunde batekin.

museoa_historia_03

Egun munduko lehen hamar herrialde fabrikatzaile eta esportatzaileen artean aurkitzen gara eta ia-ia Frantzia eta Erresuma Batuaren maila beren gaude, herrialde hauekiko konparazioa duela soilik 25 urte ia pentsaezina zelarik.

Ohitura industrial hau oinarri izanik duela 100 urte baino gehiago lehen makinak sortu ziren eta ordutik hona, 600 baino gehiago dira momentu batean edo bestean makina-erreminten fabrikazioa xedetzat izan duten enpresak gure herrialdean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies