Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak 20 urte bete ditu

Elgoibarko makina erremintaren museoak 20 urte bete ditu baina bertan dauden makinak aspaldikoak dira. Erdi Aroan erabiltzen ziren tximini, hauspo, ingude, mailu eta abar daude bertan.

Elkarrizketaren AUDIOA ENTZUN

Elgoibarko makina erremintaren museoak 20 urte bete ditu. Museoa gaztea da baina barruan aurkitu litezkeen makinak ez dira hain berriak. Batetik Erdi Aroan edo aurretik erabiltzen ziren tximini, auspo, ingude, mailu eta abar… bestetik armak egiteko lan tresnak.

Elgoibar ingurua ezaguna zen armak egiteko zuten abilezia eta teknologiari esker. Geroxeago etorri zen industrializazio garaia eta XIX mendean oso puntakoak ziren makinak ere jasotzen dira bertan.

Helburua da industria indartsu honen arrastoak jasotzea eta erakustea. 60 makina baino gehiago daude ikusgai (fresatzeko makinak, tornuak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak… Amarauna saioko Xabier Sukia Elgoibarko Makina Erremintaren museoan izan da Pedro Ortuondo zuendariarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.