Elgoibarko Makina Herramintaren Museoak eta Soraluce Kooperatibak historia industrialaren berri ematen duten liburu bana aurkeztu dituzte

“GRABADO DE LAMOT”
Libro de la transcripción del grabado de Lamot.

Martxoaren 21ean, Soraluzeko Herriko Antzokian herriko historia industrialaren nondik-norakoak jasotzen dituzten bi libururen aurkezpen-ekitaldia egin zen.

Hauek dira Soraluzeko aintzinako eta atzo bertako historia teknologikoa jasotzen duten eta argitaratu berriak diren liburu biak.

“Lamoten grabatua”
Elgoibarko Makina Erramintaren Museoa

“Soraluce Kooperatiba Elkartea:
Bilakaera, produktua eta teknologia,1962-2019″
Soraluce Kooperatiba

20. URTEURRENA

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak bere 20. urtebetetzea ospatzeko antolatutako egitarauaren barruan argitaratu duen “Lamoten grabatua” izenburuko liburuak Florencio Joseph de Lamotek 1757an egin zuen grabatuaren interpretazioaren berri ematen du, 5 hizkuntzatan.

Grabatuak gremioei, beren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazio ugari ematen du, baita armak egiteko moduari buruzko berri zehatza ere.

Liburua erosi nahi izanez gero, Soraluzeko Udalean bertan edo eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan erosi ahal izango da 12 €-ren truke. Informazioa gehiago: T. 943 74 84 56 telefonoan edo eta museoa@museoa.eus.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.