Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko elkarrizketa Euskadi Irratiko “Amaraunean irratsaioan”

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko zuzendariari SIGMAri buruzko elkarrizketa “Amaraunean” EITB

Elkarrizketaren AUDIOA ENTZUN

Elgoibarko Makina Erremintaren museoan bada erakusketa berezi bat, eta zer ikusi liteke bertan? Josteko makinak. Neurri, kolore eta marka ezberdinetako josteko makinak. Eta bereziki SIGMA markakoak. bertan izan gara ‘Amarauna‘ saioan.

1938an ekin zioten Elgoibarren josteko makina haiek egiteari, beste garai batzuk ziren, etxe guztietan izango zen bakarren bat. Elgoibarren Sigma eta Eibarren alfa. Horiek ziren josteko makinen markarik ezagunenak Euskal Herrian.

Sustraietara joanda, josteko makinak, industrializazio garaian asmatu zituzten, josteko lan ordu asko egin behar izaten ziren eta haiek murrizte aldera. Lehenbiziko makina Ingalaterran asmatu zuen 1755an, jaiotzez alemaniarra zen gizon batek: Charles Fredrick Wiesenthal. 1846an Elias Howe Estatubatuarrak lehen patentea lortu zuen eta 1851an ISAAC SINGER estatubatuar asmatzaileak gaur ezagutzen dugun makina estiloa asmatu zuen. Hortik datoz SINGER josteko makina ezagunak.

Gero etorri ziten Eibarren ALFA eta Elgoibarren SIGMA makinak. Elgoibarko Makina Erreminta Museoko zuzendari berria da Bea Ansola, eta Amarauna bertan izan da. Garai bateko Sigma fabrikan lanean ari zen Maria Luisa Sagrador Epelderen hitzak ere jaso dituzte. Maria Luisa 18 urterekin hasi zen Sigman lanean, 9 orduko lan egunak izaten ziren, goizean lau eta arratsaldean bost. Garai onenetan mila langile izatera ere iritsi zen sigma empresa. Pentsa, ekonomatoa eta eskola ere bazituzten.

‘Fabricando Mujeres’ dokumentalaren grabaketa Makina Erremintaren Museoan.

Dokumentala ikusteko aukera, datorren asteartean, hilak 27, 19:00etan Herriko Antzokian. Doan.

Itziar Aizpuru antzezlea eta Paula Iglesias zuzendaria

Indarkeria matxistaren identifikazioa eta egungo egitura ekonomikoan kontsumitzen dugunaren arteko lotura aztertzen du dokumentalak.

Indarkeria matxista kritikatzen du filmak, baina tonu umoretsuan, biktimismoan erori gabe eta ahalduntzearen bidetik. Feminismoa presente dago dokumental guztian, bere perspektiba guztietan

Maite (Itziar Aizpuru). 80 urteko emakume sortzailea da, asmakizunak egiten dituena emakumeen fabrikako hondakinekin. Dokumentalean bi espazio daude: emakumeen fabrika eta Maiteren tailerra. Maiteren tailerreko irudiak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan grabatu dute.

Emakumeen fabrikan emakumezkoen estereotipoak sortzen dira, eta Maiteren tailerrean estereotipo horiek irauli egiten dira, emakumezkoen beste modelo batzuk aurkitzeko. Nolabait esateko, beste modu batean ordezkatuko gaituzten estereotipoak bilatzen dira Maiteren tailerrean. Kontrajarrian dauden bi espazio dira.

Datorren asteartean pantaila haundian gure museoa ikusteko aukera izango dugu beraz. Gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.

Produkzioa: Al Borde films
Zuzendaria: Paula Iglesias
Gidoia: Ana Serna & Paula Iglesias
Antzezlea: Itziar Aizpuru
Dokumentalaren iraupena: 75 min

 

Emakumea eta Elgoibarko industria

ESTARTA Y ECENARRO: SIGMA JOSTEKO MAKINAK

Erakusketan garai ezberdinetako josteko makinak ikusteko aukera dago. Elgoibarko Sigma eta Eibarko Alfa etxeetakoaz gain, atzerriko Singer eta Titania Kay & Co etxekoak beste batzuren arten. Erakusketa gelan lona informatibo batzuk ikusteko aukera ere izango da eta Elgoibarko emakumeen testigantza batzuk ere jaso dira proiekzio labur batean.

Erakusketaren helburua, orain artean industrian izkutuan eta erabat alboratua izan den emakumeren papera balorean jartzea eta bistaratzearena da.

Makinen erakusketa BEC-en kanpokaldean

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak Barakaldo-ko BEC-eko kanpoaldean (Barakaldo/Bizkaian) Gipuzkoan ekoiztutako makinez osatutako 5 kabina dokumentatu erakusgai ipini du.

Kabina hauek gure tradizio industriala azalduko dute, pedal eta pertikadun tornua (Erdi Aroa), armagintza (XVIII. mendea), makinismoa (XIX. mendea) eta EE artezteko makina zentrogabea.

30BIEMH baliatuz, BEC-eko erakustokian izango ditugu maiatzaren 22-tik ekainaren 8-rarte

Makina Erremintaren Museoa 29BIEMH-en

2016 Museoa

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak Barakaldo-ko BECeko kanpoaldean (Barakaldo/Bizkaian) Gipuzkoan ekoiztutako makinez osatutako 7 kabina dokumentatu erakusgai ipini du.

Kabina hauek gure tradizio industriala azalduko dute, artisau-forjaketatik abiatuta (Erdi Aroa), armagintza (XVIII. mendea) eta makinismoa (XIX. mendea) arte.

29BIEMH baliatuz, BECeko erakustokian izango ditugu maiatzaren 18tik ekainaren 16 arte.

Kataiak ikuskizun garaikideak museoa artez bete zuen

Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko ikuskizun artistikoa

Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko ikuskizun artistikoa

Makina Erremintaren Museoan, “Kataiak” ikus-entzunezko emanaladi zen azaroaren 28an.  Arte adierazpen ikusgarri eta “entzungarria”, banaka eta berezia benetan.

Aitor Nova musikari elgoibartar gazteak bultzatutako ikuskizun honen bidez, amaiera eman zaio, gure herrian, Makina-Erremintaren mendeurrena gogorarazteko asmotan antolatu den ekitaldi programari.

KATAIAK ikuskizunaren hiru saio eman ziren. Aurretik Museoko Lagunentzako emanaldia izanik. 500 lagun baino gehiagok  bisitatu zuten Museoa, batzuentzat lehen aldia izanik.

Ikuskizun honen helburua da “gure herriko lan jarduera nagusiena eta sormen artistikoa uztartzea”. Bertan, Xare Laborategiko sei musikarik hartu dute parte (bik perkusioarekin, eta gainerako laurak, flautarekin, saxoarekin, txeloarekin eta klarinetearekin).

Jagoba Astiazaranek sortu duen ikus-entzunezko kontzertu hau eskaini da Txaber Fernandezen zuzendaritza artistikoarenpean, eta sarrera doakoa izan da.

“Kataiak” ikuskizunak museoko makinen hotsak, sei musikarien zuzeneko musika, soinu elektronikoak eta irudiak fusionatu ditu “makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Ikuskizunak hogeita hamar minutu iraun du, eta ongi bereizitako bi atal izan ditu. Lehenbizikoan, ikusleek bisitariak balira bezala parte hartu dute ikuskizunean, eta museoaren guneak ikusi dituzte makinen soinua, instrumentuen notekin eta ikuslearen beraren urratsekin batera, entzuten duten bitartean. Obraren bigarren atala, berriz, museoaren erdiko pabiloian izan da. Bertan, ikuskizunean parte hartzen duten sei musikariek instrumentuak jo dituzte, hainbat soinu elektronikoren eta irudien laguntzarekin.

Makina Erremintaren Museoa “dotore” jantzi da KATAIAKekin.

Musika eta makinen hotsak uztartuko ditu Kataia ikuskizunak Makina-Erremintaren Museoan

Makina-erremintaren mendeurreneko ospakizunen barruan, Kataiak izeneko ikuskizuna eskainiko da Makina Erremintaren Museoan azaroaren 28an, 3 emanalditan: 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean.
Sarrera doan izango da eta Kultur etxean eskuratu beharko da.
Aitor Nova musikari elgoibartarraren proiektu honek musika, museoko makinen hotsak eta enpresetan grabatutako irudi zein soinuak uztartzen ditu, makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatuz.

Klik haundi ikusteko

Ricardo Garate, Aitor Nova, Jagoba Astiazaran eta Pedro Ortuondo, Kataiak egitasmoaren aurkezpenean, Museoan.

Kataiak 30 minutuko ikuskizun interaktiboa izango dela aurreratu du Aitor Novak. “Ikusleek estimulu asko jasoko dituzte. Izan ere, ikuskizunaren lehen zatian, publikoa museoko bisitari bihurtuko da, eta musikariek bertako makinak bailiran jokatuko dute. Hala instrumentuen soinua makinen hotsekin eta bisitarien pausoekin uztartuko da”.

Ikuskizunaren bigarren zatia museoko lantegi nagusira mugatuko da. Han, zuzeneko musika, elektronika eta irudien bidez, ikus-entzunezko berri bat sortuko dute.  Aitor Nova berak ere parte hartuko du zuzeneko musika jartzen.

 Zuzenean joko duten musikaren partiturak, berriz, Jagoba Astiazaran konpositore gazteak sortutakoak dira. Bi sortzaileek Elgoibarren goiko bideoan azaltzen dituzte Kataiak ikuskizunaren nondik-norakoak (Bideoa eta informazio iturria: www.elgoibarren.net)

  • Musikariak : XareLaborategia.
  • Musika zuzendaria : Txaber Fernandez.
  • Konposizioa : Jagoba Astiazaran.
  • Ekoizlea: Aitor Nova.
  • Arduradun Teknikoa: Iñigo Asensio.
  • Diseinua: Carmiña Dovale.

Industriako Idazkari Nagusiaren bisita

Industriako Idazkari Nagusiaren bisita

Begoña Cristetok makina erremintaren sektorea ezagutu du AFMren eskutik

AFMk gonbidatuta makina erremintaren sektorea ezagutzera etorri zen atzo Begoña Cristeto, Industria Ministerioko Idazkari Nagusia.
Industriako ordezkaritzak Izar, Danobat Group eta Makina Erremintaren Museoa bisitatu zituen. Bisitan sektorearen eguneko egoera, erronkak eta prestakuntza Dualaren inguruko gaiak landu zituzten.

Industriako Idazkari Nagusiaren bisita

Industria Ministerioko eta AFMko ordezkariak Makina Erremintaren Museoan

Makina-erremintaren historia laburra liburua aurkeztu du Elgoibarko Udalak biurteko azokan

10.000 ale argitaratu dituzte Biurtekoan zabaltzeko eta Makina Erremintaren Museoan ere salgai egongo dira
Presentación del libro del centenario de la máquina-herramienta de Elgoibar en la 28BIEMH
Makina erremintaren biurtekoan Elgoibarko makina erremintaren mendeurreneko liburuaren aurkezpenean

Elgoibarko makina-erremintak ehun urte bete dituela ospatzeko urte osoko egitaraua prestatu du Elgoibarko Udalak. Ekitaldi horien artean, ‘Makina-erremintaren historia laburra’ izeneko liburua argitaratu du Udalak, herriko historiagile eta hainbat eragilerekin elkarlanean. Atzo, hilak 3, aurkeztu zuten liburua makina-erremintaren biurteko azokan, BEC erakustazokan. 10.000 ale argitaratu dituzte.

Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea, Xabier Ortueta AFMko zuzendaria, Xabier Basañez BECeko zuzendaria, Pello Arrieta historigile eta liburuaren idazlea izan ziren “Elgoibar. Makina-Erremintaren historia laburra” izeneko liburuaren aurkezpen ekitaldian, Elgoibarko hainbat enpresetako, makina erremintaren historiazale taldea eta IMHko ordezkariekin batera. 10.000 ale argitaratu dituzte, eta horietatik 6.000 banatu dituzte. Beste 2.000 ale mendeaurrena antolatu eta finantziatu dutenen artean banatuko dituzte, eta gainerakoak Makina Erremintaren museoan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan. Liburua argitaratzeak 8.900 euroko aurrekontua izan du.

Elgoibarko industriaren bilakaeren hainbat garai aipatzen dira liburuan, hala nola, burdingintza, forjaketa, galdaketa, erremintagintza eta armagintza eta makina-erremintaren arloko ingeniaritza. Aurrera egiteko “etengabe eraldatzea” ezinbestekoa dela adierazi zuten prentsaurrekoan agintari zein historia zaleeek.

(Testuak, www.elgoibar.org / www.elgoibarren.net)

Erakusketa Ibiltaria: “Etengabeko Eraldaketaren Historia”

Bolatokiko erakusketa (ARGAZKIA: Julian Azkue)
Bolatokiko erakusketa (ARGAZKIA: Julian Azkue)

 “Ciaran y Estarta” enpresa eratu zen mendeurrenaren ospakizuna dela eta (1914ko apirilaren 21), abagune egokia da gure historia industrialaren bilakaera memoria-bizia bihurtzeko, “ETENGABEKO ERALDAKETAREN HISTORIA” izeneko erakusketa ibiltari baten bidez.

 Makina Erremintaren Museoak antolatutako erakusketa Elgoibarko “Giza Eskubideen Parkean” eta “Bolatokian” bisitatu daiteke. Erakusketa honek 2015eko apirilaren 30 arte iraungo du.

 “ETENGABEKO ERALDAKETAREN HISTORIA”

Makina zaharrak Giza Eskubideen Parkean (ARGAZKIA: Julian Azkue)
Makina zaharrak Giza Eskubideen Parkean (ARGAZKIA: Julian Azkue)

Erakusketa ibiltari honek 600 urtetik gorako ibilbidea deskribatzen du, gure historia industrialaren garai baten lekuko-bizi bezala gizarteari aurkezteko. Gure lan egiteko moduak eta erabilitako teknikak erakusten ditu; guztia zibilizazio aztarna gisa, honi esker ezagutu eta uler baitaiteke gure oraina.

Elgoibarko Kultur Etxeko jatorrizko-ateak (ARGAZKIAK: Julian Azkue)
Elgoibarko Kultur Etxeko jatorrizko-ateak (ARGAZKIAK: Julian Azkue)

 

 

Giza Eskubideen Parkean Elgoibarko Kultur Etxeko jatorrizko-ateak erakusten dira (XV. mendea), errementariaren zulatzeko makina, agoa (Zeharrolan ateratako burdinezko ore trinkoa), uztarria, ingudea, profilen kalibratzailea, kurrika parea, etabar, garaiko baliabide eta produktuak ezagurataziko dutenak.

Bolatokian armagileen zulatzeko makina, mahai gaineko zulatzeko makina, zutabeko zulatzeko makina sentsitiboa, karrakatzeko makina eta fresatzeko makina ikus daitezke.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies