Aitzinako ogibideen erakustaldia eta tailerrak urriaren 6an

Urriaren 6an, igandea, goizeko 11:30etan Foruen Plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Edizio honen ardatza izango da Ondarea plazara!

Edizio honetan Makina Erremintaren museoak aitzinako ogibideak jendeari gerturatzeko nahiarekin, Debabarreneko profesionalen eskutik eskuzko grabaketaren teknika zuzenean erakusten duen erakustaldia antolatu du. Garai batean erabiltzen ziren artisauen lan egiteko era, erabilitako tresnak eta ekoiztutako lan amaituak ere ikusi ahal izango dira.

Erakustaldiaren ostean atxutxiamaikaren laguntzaz 9-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduera ezberdinak egondo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.